Hezkuntzako LOMCE legeari buruzko azalpenak eman zituzten asteazkenean Hernanin. Protesta ugari egiten ari dira lege horren aurka eta herritar ugari elkartu zen hitzaldian. Begoña Bitorika Sortzen Ikasbatuaz elkarteko kideak argi utzi zuen legeak aspaldiko atzerapauso haundiena eragingo duela. Bultzatuko duen hezkuntza ereduaz kezkatuta hitz egin zuen: «Ikasleak eta ikastetxeak selekzionatu egingo dira, ikasle txarrak eta onak lehenbailehen bereiziz. Ez duzula balio nik esandako ikasteko? lanera». Erlijioa berriz bueltatuko dela eta D eredua dudan dagoela gaineratu zuen. Eta horrez gain: «Ikasle kritikoak ez dira bilatzen, baizik eta eurek esandakoa ondo ikasiko duten ikasleak. Hori oso txarra da denontzat». yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!