Bihartik hasita, ekintza ezberdin ugari izango dira aste osoan zehar. Esaterako, haurren lanak ikusgai egongo dira Biterin. Alde batetik, Biteri kultur etxeko tailerretan egin dituzten lanak egongo dira erakusketan; eta bestetik, eskolako haurrek ingurumenari buruz egindako lanak. Tailerretan egindako lanak ostegunera arte izango dira ikusgai eta ingurumenari buruzkoak ostiralera arte.
Baratza balkoian,
bihartik hasita
Bi ikastaro ere antolatu ditu AEK euskaltegiak datorren astean. Alde batetik, baratza balkoian nola jarri ikasteko aukera izango da. Aholkuak emango ditu Usoa Arinek: haziak, landareak, ongarriak, izurriteak... Ikastaroa, bihar, asteazkenean eta ekainaren 3an izango da 19:00etan Biterin. Prezioa: 15 euro.
Bestetik, defentsa pertsonala emango du Sengo eskolak. Wing tsun borroka artea ikasteko aukera izango da. Astearte eta asteazkenean izango dira klaseak 14:30etan, kiroldegian. Prezioa: 10 euro.
Bi kasuetan izena eman behar da. Horretarako: zilegieskola@aek.org, 607 592 864 edo zilegieskola.blogspot.com.
Ipuin ordua eta Gazte Txokoa
Datorren aste honetan, ipuin kontaketa ere izango da haurrentzat eta Gazte Txokoan ekintza ezberdinak gaztetxoentzat.
Astelehena:
Zilegi Eskola: Baratza balkoian. 19:00etan, Biteri kultur etxean.
Erakusketa, ostegunera arte: Biteri kultur etxeko tailerretako haurren lanen erakusketa, Biteri kultur etxean.
Erakusketa, ostiralera arte: Eskoletako haurrek ingurumenari buruz egindako lanen erakusketa, Biteri kultur etxean.
Asteartea:
Ipuin kontaketa: Lur Korta kontalariarekin, Udal Liburutegian. Bi saio izango dira: 17:30etan (3-4 urte) eta 18:00etan (5-7 urte).
Zilegi Eskola: Defentsa pertsonala. 14:30etan, kiroldegian.
Gazte Txokoa: Play Station.
Asteazkena:
Zilegi Eskola: Defentsa pertsonala. 14:30etan, kiroldegian.
Zilegi Eskola: Baratza balkoian. 19:00etan, Biteri kultur etxean.
Gazte Txokoa: Mugikorretako txintxilikarioak egiteko tailerra.
Osteguna:
Gazte Txokoa: Mugikorretako txintxilikarioak egiteko tailerra.
Ostirala:
Gazte Txokoa: Sukaldaritza.