Komedia bat izango da ikusgai asteburu honetan Biterin. La gran boda pelikula jarriko dute gaur (19:30 eta 22:30) eta bihar (19:30). Diane Keaton, Robert De Niro, Susan Sarandon eta Robin Williams aktoreak elkarrekin ikusteko aukera izango da. Pelikula honetan, Don eta Ellie Griffinek (Robert de Niro eta Diane Keaton) urteak daramazkite dibortziatuta, baina berriro elkarrekin daudenaren itxura egin beharko dute beraien adopzioko semearen ezkontza dela eta. Izan ere, ama biologikoa ezkontzara azaltzekoa da eta oso emakume kontserbadorea da. Griffintarrak konturatuko dira zoriontsu ezkonduta dauden bikotearen itxura egiteak... Pelikulak 90 minutuko iraupena du eta 12 urtetik gorakoentzat da. Prezioa: 4 euro.