Judoarekin gozatzeko aukera ederra izango da asteburu honetan Hernanin. 500 neska-mutil judoka elkartuko dira.
Infantilak, Durangon
Gaur goizean, Euskadiko Txapelketa jokatuko da Durangon eta bertan hartuko dute parte Hernaniko klubeko judoka infantilek.
Arratsaldean, berriz, 15:30etatik aurrera, klubeko txikienek erakustaldia egingo dute Hernaniko Kiroldegian.
Benjaminen lehiaketan,
45 hernaniar
Gaur arratsaldeko 17:30etan, Gipuzkoako benjaminak elkartuko dira Kiroldegian eta lehiaketa txiki bat egingo dute. 300 neska-mutil elkartuko dira; horietatik 45 hernaniarrak.
Bihar, 24 hernaniar
Bihar goizeko 10:00etan Kiroldegian, alebinen Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da. 200 neska-mutilek hartuko dute parte eta tartean izango dira 24 hernaniar.