9 kilometroko krosa izango da bihar Goizuetan, herria zeharkatuz

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 25a, 02:00

Txiki eta helduentzat izango da krosa. Txikiena 10:30etan hasiko da plazatik eta helduena 11:00etan. Izena ‘Kirolprobak.com’ helbidean eman behar da. Bihar ere izango da aukera bertan.

Krosa izango da bihar Goizuetan. Umore Ona elkarteak antolatu du herriko beste eragileen laguntzarekin. Iaz berreskuratutako ohiturari jarraipena eman nahi izan diote.


Helduek Zirkuitoari, 3 buelta
Krosean txikiek eta helduek izango dute parte hartzeko aukera. Goizeko 10:30etan abiatuko dira txikiak eta helduak 11:00etan. Helduen ibilbideari dagokionez, garai bateko zirkuitoa berreskuratu dute. Zirkuito honek herria inguratzen du, plazatik atera eta bertan bukatzen da, erdia errepidetik da eta beste erdia mendiko senda batzuetatik. 3 kilometroko luzera du zirkuitoak eta hiru buelta egin beharko dira, 9 kilometro osatuz.


10 euro aurrez, 15 bertan
Lasterketaren inguruko informazio gehiago lortzeko eta izena emateko aukera dago kirolprobak.com web gunean. Izena aurrez emanez gero, 10 euro izango da; goizuetarren­tzat 8 euro. Bihar bertan ere izango da aukera izena emateko, 15 euroren truke. Anto­la­kuntzak dutxak eta motxilak uzteko gunea prestatu ditu.


Opariak guztientzat
Parte hartzen duten guztien­tzat opariak izango dira eta zozketak egingo dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!