Milagrosan ariko dira 20:00etatik aurrera. Goiz Eguzki abesbatza kalez kale, 12:30etan.
Kantuz beteko dute gaur Hernani, bertako bi abesbatzek, bakoitzak bere eguna ospatzen baitu egun seinalatu honetan. Kantuz abesbatzak hamaika kantu kantatuko ditu, euskeraz ez diren bost eta euskerazko sei, 20:00etatik aurrera, Milagrosan.
Goiz Eguzki abesbatza ere gaur ariko da, Euskal Kantak Kalez Kale emanaldian, eguerdiko 12:30etan. Kaxkoan barrena ibiliko dira euskal kantuak kantatzen, eta ondoren bazkari eder batekin ospatuko dute, urteroko gisan, abesbatzaren eguna.
Bi zati izango ditu Kantuz abesbatzaren gaurko kontzertuak. Bost kantu kantatuko dituzte, euskerazkoak ez direnak, kontzertuari hasiera emateko: On suuri sun rantas autius, AbendliedJozef, Esta tierra, Mi viejo San Juan, eta Odi et amo. Bigarren zatian sei euskal kantu abestuko dituzte: Erribera, Oles ezkonberriak, Nerea izango zen, Oi ama Euskalerria, Maritxu nora zoaz, eta Sorgin dantza.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!