Metalgintzako egun bateko grebak «ia erabateko arrakasta» izan du Hernanin, LAB sindikatuak Kronikari jakinarazi dionez. Gipuzkoako Metalgintzako Konbenioaren defentsan lanari uzteko deialdia egin zuten LABek, ELAk, CCOOk, UGTek eta LSB-USOk, eta salatu zuten Adegi Patronalak «erabat jarrera pasiboa» daukala, Konbenio hori berritzeko. Horregatik, hainbat ekitaldiren artean, goizean ELAk eta LABek Adegiren egoitza aurrean egindakoa izan zen haundiena. Hernanin 700 langile inguru ari dira metalgintzan, eta sei langiletik gorako 30 enpresa baino gehiago daude; horietatik 2 aritu ziren lanean atzo, sindikatuen esanetan. Gipuzkoan 50.000 langile zeuden deituta greba egitera, eta sindikatuen esanetan langileen %85ek egin du greba Gipuzkoan. Aurrerantzean EAE guztian greba egitea ez dute deskartatu sindikatuek.