Goiz Eguzki eta Kantuz abesbatzen eguna, bihar

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 24a, 02:00

Goiz Eguzkik euskal kantak kantatuko ditu kalez kale, 12:30etatik aurrera. Kantuz abesbatzak Milagrosan kantatuko du, 20:00etan.

Egun haundia dute gaur, Hernaniko bi abesbatzek. Urteroko ospakizunak egingo dituzte, batetik Goiz Eguzkiko abesbatzak, eta bestetik Kantuz abesbatzak. Goiz Eguzkiko kideek kalez kale ibiltzeko asmoa dute, Kaxkoan zehar, euskal kantak kantatzen. Eguerdiko 12:30etan abiatuko dira, eta kalebuelta eginda, bazkari ederrarekin bukatuko dute beraien eguna. Kantuz Eguna ere oso entzuna da Hernanin. Kan­tuz abesbatzako kideek fetxa seinalatua izaten dute egutegian, kontzertua egiteko. Emanaldia prest dute, eta Igor Arroyoren zuzendari­tzapean eskainiko dute emanaldia, bihar, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Milagro­sa kaperan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!