Udal Gobernuak dio, Ana Marinen kasuan Udalak ez duela erantzukizunik

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 23a, 02:00

Udal Gobernuak prentsa ohar batean erantzun dio Ana Marin Navarro hernaniarrak egindako eskaera pu­blikoari. Udal Gobernuak dio, 2012an Udala saiatu zela Ana Marin eta enpresaren artean bitartekaritza lana egiten, adostasuna lortu ze­zaten, eta gaur egunean ardurarik ez daukala. Horrela dio prentsa oharrak: «Batetik, 2012an, kaleratzea gertatu zenean, Uda­lak arduraz jokatu zuen eta ahalegin guztia egin zuen enpresa eta langilearen artean adostasun bat lortzeko. Adosta­sunera iristen ez zirenez, langileak bere kabuz, sindikatuen laguntzaz, epaitegietara jo zuen, salatzeko, modu ezegokian (improcedente) kaleratu zutela. Epaileak arrazoi eman zion langileari, eta horren ondorioa izan zen, en­presak kalte ordaina ordaindu ziola, eta horrela, bere eskubideen urraketa eta eragindako kalteak ordaindu zizkiola. Guzti honekin, etenda geratu da enpresa eta langilearen arteko harremana, eta Udalak inolako zerikusirik ez du. Are gutxiago eran­tzukizunik edo ardurarik».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!