Hernaniko eskubaloi beteranoek exibizioa egingo dute ekainaren 8an

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 24a, 02:00

Eskubaloi taldeak urte berezia du aurten, hainbat urteren ondoren argazkiak bildu, eta egun haundi bat prestatu baitute eskubaloian ibilitakoak elkartzeko. Horren harira, talde bat lanean ari da etorkizunean eskubaloi talde berri bat sortzeko, oraindik pauso asko geratzen badira ere. Lehendabiziko pausua exibizio bat egitea da, Hernaniko jendeak eskubaloia zer den ikusi dezan. Neska eta mutil beteranoek jokatuko dute, ekainaren 8an, eta parte hartu nahi dutenek deitu dezatela telefono honetara: 669 845 896.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!