Langabetuak kontratatzeko laguntzak, Buruntzaldeko enpresentzat

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 23a, 02:00

Buruntzaldeko Enple­gu Plana martxan da, eta bailarako enpresek hilabete bateko epea daukate laguntzak eska­tzeko, langabezian dagoen pertsonak kontratatzeko. Gu­txienez 6 hilabeteko kontratuak egin beharko dira, jornada osoan, eta hilean 641 euro bitarte emango zaizkio kontratua egiten duen enpresa, profesional edo entitateari. Informazio ge­hiagorako, jarri harremanetan herri bakoitzeko arduradunarekin: Herna­nin, Alfon­so Gonzalez (943 33 50 21), Astigarragan, Amaia Bengoetxea (943 33 52 34).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!