Greba metalgintzan, gaur, Gipuzkoako Konbenioa defendatzeko

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 24a, 02:00

Greba egunerako konbokatoria egin dute sindikatu nagusiek, Gipuzkoako me­tal­gintzan. LAB, ELA, CCOO, UGT eta LSB-USO sindikatuek bat egin dute deiarekin, eta helburua da Gipuzkoako Metalgintzako Lan Konbenioa defendatzea. Lan Konbenio horrek zehazten ditu gaur egun metaleko langileen baldintzak, eta hori berritzeko eskaera egin nahi zaio Adegi Patronalari. Konbenioa berritzen ez bada, Espainiako Lan Erre­for­maren arabera geratuko lirateke langileak, eta horixe da nahi ez dutena. Gipuz­koan 50.000 langile ari dira lanean metalgintzan. Bi protesta deialdi egin dituzte gaurko. Goizean Ade­giren Miramongo egoitza au­rrean bilduko dira 11:30etan. Arratsaldean, Karabeleko ga­so­linera ondotik manifestazioa egingo dute, 18:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!