Grebarako deia, metaleko langileei

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 23a, 02:00

Ostiralean Gipuzkoako Metalgintzako 50.000 langileak grebara deituta daude, sindikatu nagusi guztiek bat egin eta gero. LABek konbokatu du greba, eta gero batu zaizkio ELA, CCOO, UGT eta LSB-USO. Gipuzkoako Metal­gin­tzako Konbenioaren de­fen­tsan deitu dute greba, eta Adegi Patronalari eskatu nahi diote Konbenio hori berritu dezala berriz ere. Izan ere, konbenio hori bukatu egingo da uztailaren 7an, eta berri­tzen ez bada, Espainiako Lan Erreformaren baitan geratuko dira langileak.

Miramonen eta Hernanin
Bi deialdi egin dituzte. Ade­giren egoitza aurrean egin dute zita goizean, 11:30­etan. Arratsaldeko 18:00­etan manifestazioa egingo dute Hernanin, bailarako langileek, Karabelgo gasolineratik abiatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!