Hernaniko saxofoi eta soka taldea, gaur, Usurbilgo musika eskolarekin batera

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 23a, 02:00

Musika protagonista gaur Hernanin, eta bi musika es­ko­letako ikasleak oholtza gainean. Hernaniko saxofoi eta soka taldeak joko du gaur, 18:30etan, Biterin, eta Usurbilgo Zumarte eskolakoak ariko dira ondoren. Elkartrukea deitu diote, hernaniarrak martxoan izan baitziren Usurbilen.

16 abesti egitarauean
Ordu eta gehixeagoko kon­tzertua eskainiko dute Bite­rin, musika ikasleek, eta 16 abesti dauzkate prestatuta horretarako. Txandan ariko dira. Saxofonistek joko dituzte: Rocky eta Hawaii 5-0 abestiak. Soka taldeak, La Paloma, Vienan, eta O Sole Mio. Usur­bil­darren txanda izango da gero, eta 11 kanta prest: Maketume, Corroeig, Zenbat min, Iluntzean, Egina, Hitz mar­gotuak, It’s my live, Badira hiru aste, Musika dantzan, Urrun izan arren, eta Behin batian Loiolan. Gitarra, biolina, flauta, trikitia, panderoa eta abar ekarriko dituzte usurbildarrek, eta baita folk taldea eta talde instrumentala ere.

Igandean txistulariak
Musika Eskola publikoak du protagonismoa igan­­dean ere. Txistulariek 9 kanta joko di­tuzte, eguerdiko 12:30etatik aurrera, Patxi Ape­zetxeak mol­datutako Leoka kantuarekin hasi, eta Iñaki Egurenen Txobitorekin bukatu. Txis­tu­lariak: Eli Ansorena, Idoia An­sorena, Jon Ansorena, Ander Arandia, Patri Arozena, Nahia Etxeberria, Haritz Ezeiza, Aitziber Garin, Leire Goñi, Eider Oruezabala, Eduardo Lizarraga eta Iñaki Eguren.

Ikasleen matrikulazioa
Musika Eskolan aurrematrikula egiteko epea maiatzaren 27an irekiko da, eta maiatzaren 31n itxi. Ordutegia:  12:30-14:30 eta 15:30-20:00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!