Ana Marín Navarro hernaniarra firma biltzen ari da, bere lan eskubideak defendatzeko, eta «modu ezegokian (improcedente) kaleratu» dutela salatzeko. Marinek dioenez Limpiezas Villar enpresan ari zen lanean, eta enpresa hori Hernaniko Udalak subkontratatua da. Hargatik, Marinek dio Hernaniko Udalak asumitu beharko lukeela kasu honetan daukan ardura. Firma biltzeko web orri bat ireki du: www.change.org/es/peticiones/a-los-vecinos-de-hernani-firmas-para-pedir-al-ayuntamiento-de-hernani-que-corrija-una-injusticia.