Lau partidu banaka, eta ateak irekita

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 27a, 02:00

Ikusle guztientzat ateak irekiko ditu Galarretak, datorren asteartean, Buruz Buruko Txapelketaren atarikoan. Lau partidu banakako izango dira, pelotari gazteenek jokatuko dituztenak, 16:00etatik aurrera. Galarretarako egun bereziak dira hauek, erremontista berriek debutatu baitute egunotan, eta haize frexkoa sartu da Galarretan. Hauek dira pelotazaleek gogoan hartu beharreko izenak aurrerantzean: Juanenea, Larrañaga, Segurola eta Labaka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!