Bretañan irabazita, Parisera

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 22a, 02:00

Hernaniko 6 errugbilari Euskal Selekzioarekin izango dira asteburuan.

Hernaniko 6 errugbilari Parisen izango dira asteburuan, Central 7 txapelketa ezagunean, Euskal Selek­zioa­re­kin. Munduko talderik onenen kontra jokatuko du­te, beste hainbat euskaldu­nen artean, sei hauek: Nora Fuen­tes, Amaiur Altamira, Olaia Auzmendi, Nora So­lano, Julia Casanellas eta Na­roa Jaka. Ez dira moralez baju joango, joan den asteburuan Bre­tañan erabat nagusitu baitziren, jokatutako zazpi partiduak irabazita. Ez edozein talderen kontra gainera: Vendée, CRAC, Redon, Pro­vins... eta finala, Rennes haun­diaren kontra, 41-10.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!