Ostiralean, Amezketa-Hernani

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 22a, 02:00

Aurkari gogorra du Hernanik Herriartekoa hasteko. 20:00etatik aurrera.

Amezketa, aurkari zaila tokatu zaio Hernaniri, Gi­puz­koako Herriarteko Txa­pel­keta hasteko. Ostiralean jokatuko dituzte lehendabiziko hiru partiduak, Amez­ke­tan, 20:00etatik aurrera.

Emozio haundiko hiru partidu, ostiralean
Kadeteek eduki dezakete giltza, itxura guztien arabera. Jubeniletan Amezketak bikote oso ona dauka, maila ederra ematen ari dena, eta galtzak bete lan izango ditu haiei irabazi behar dienak. Nagusietan, Hernani gehiago da, itxura guztien arabera, oso bikote sendoa baitauka, esperientzia bezain maila haundikoa. Kadeteetan dena dago ikusteko. Emozio haundiko partiduak ikusiko dira ostiralean Amezketan. Bueltako partiduak, datorren asteburuan.

Finala uztailean
Aurten normalean baino be­randuago jokatuko da finala Herriartekoan. Ez dago faborito argirik, baina denek aipatzen dituzte, Bidegoian, Berrobi, Azkoitia, Astigarra­ga... eta Hernani!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!