Hainbat urte eta gero, Goizuetako Krosa berriz ere datorren igandean jokatuko da, goizeko 11:00etatik aurrera. Umore Ona elkarteak antolatu du, herriko beste taldeekin batera. Iaz berreskuratu zuten Krosa Goizuetan, eta aurten bigarren urtez jarraian egingo dute. 9 km egingo dituzte guztira parte hartzaileek, eta Goizuetako herri inguruetan ibiliko dira, zati batzuetan errepidean, eta beste batzuetan xendetan barrena. Guztira 3 km ditu zirkuituak, eta hari 3 buelta emango dizkiote.
Txikienentzat ere aukera
Txikienek zirkuito motxagoa dute, eta 10:30etan abiatuko dira, Plazatik hauek ere.
Apuntatzeko, interneten, www.kirolprobak.com helbidean. Aurrez, 10 euro (goizuetarrek 8 euro); eta egunean bertan, 15 euro.