Udalak prest ditu baratzarako lurrak, Antziolan eta Sagastialden

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 22a, 02:00

72 partzela prest dira baratza egiteko, eta interesatuek izena eman behar dute maiatzaren 31 baino lehenago. Udalak zozketa egingo du apuntatutako guztien artean.

Udalak prest ditu 72 lur-zati, baratza egiteko. Antzio­lan eta Sagastialden prestatu dituzte partzela horiek eta lehenbailehen banatu nahi dira herritarren artean. Par­tzela horiek 30m2 dituzte, eta denbora pasarako dira: nekazaritza ekologikoari bultzada bat eman, eta jendearen ohitura osasuntsuak bultzatzeko asmoan. Kutxa Ekogunearekin ba­tera egin du Udalak plan hau, eta Gipuzkoako Baratze Parkearen barruan sartu dituzte 72 partzela horiek, beste 16 herrirekin batera. Plana egiten laguntzeaz gain, Kutxa Ekoguneak informazioa eta aholkularitza emango dizkie erabiltzaileei, za­lantzak argitze aldera.

Interes bereziko taldeentzat 6 partzela
Horrela banatuko dira 72 partzela horiek: 6 partzela, interes bereziko erabiltzaileentzat; 16 partzela jubilatuentzat; 16 partzela langabetuentzat; 16 partzela 30 urtez azpikoentzat; 18 par­tzela gainerakoentzat. Linea berean egongo dira 72 par­tzelak, eta tartean txabola bat izango da erremintentzat. Baratza hartzen duenak urte bateko kontratua egingo du, gehienez ere lau urtera luzatu litekeena. Horretara­ko, 60 euro ordaindu beharko dira, eta urtero KPIaren arabera aldatuko da kanona. Baratza modu ekologikoan egin beharko da eta horretarako ikastaroak emango ditu Kutxa Ekoguneak. Eskaera orria bete, eta udal erregistroan utzi beharra dago, maiatzaren 31 arte. Es­kae­ra orriak erregistroan eta interneten daude. Infor­ma­zio gehiago: www.hernani.net.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!