Irratiko esatari bihurtuko dira egun batez Hernaniko gaztetxoak, eta hainbat gairi buruz hitz egingo dute gaur, 21:00etatik aurrera, Molotoff irratian (FM 91.8): istorio bat kontatuko dute, bertsoa ere bai, Gazte Txokoa zer den, MunduMob jaialdia zer den, Gipuzkoa Zero Zabor plataformak antolatzen duen jaialdia... Gaur emitituko dute joan den larunbatean grabatutakoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!