Hernaniko lau bolarik bota zuten joan den igandean Benta Berrin, Gipuzkoako Txapelketan. Rosa Santosek 77 brila bota zituen, eta emakume onena izan zen igandean. Gizonezkoetan, Miguel Burugainek hortxe-hortxe ibili zuen lehenengo postua, lehenengo mangan aurrena baitzijoan, 49 brila botata. Azkenean 9garren geratu zen, 92 brilarekin; Miguel Arrozpide 12garren, 88rekin; eta Antonio Miner 16garren 87rekin. Lau bolariek lortu dute Euskadiko Txapelketan botatzeko pasea, eta ekainaren 8an izango dira, Araban, Tertanga herrian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!