Bi kontzertu bi egunetan, bihar teklatuarekin hasita

Kronika - Erredakzioa 2013ko maiatzaren 21a

Aste musikatua izango da hau Hernanin, bihartik hasita. Musika Eskolen kontzertuekin hasiko da kontzertu festa, bihar eta etzi Hernani eta Usurbilgo eskolak izango baitira Biterin. Bihar, Her­na­niko teklatu taldeak joko du, 19:00etatik aurrera. Ostegunean, Usurbilgo Musika Eskolako kideen txanda izango da, 18:30etan, Biterin bertan. Ez da horrekin bukatuko ordea, aste honetako musika eskaintza. Larunbatean Kan­tuz Eguna eta Kalez Kale Kan­tari emanaldia izango dira, eta igandean, musikarekin bu­kae­ra emateko, Musika Es­ko­lako txistulariak ariko dira, 12:30etan, Arkupetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!