Ikastaro berria antolatu du Daitekek, Enplegu gidari zu zeu proiektuaren barruan eta bereziki geriatrikoetan edo etxeetan garbiketak egiten dituztenei dago zuzenduta.
Bost fasetan
banatuta
Ikastaroa bost fasetan banatu dute. Maiatzaren 29an hasiko da, eta lehenengo fase horretan, banaka landuko dituzte bakoitzaren gaitasuna, jarrera eta trebetasuna. Hobetzeko planak finkatu eta motibazioa eta laguntza emango da.
Bigarren faseak entrenamendu edo praktikarekin du zerikusia. Ekainaren 6an izango da, eta bertan kurrikuluma eta aurkezpen eskutitzak sortu edo egokituko dituzte; ondoren, simulakroa egingo dute, kurrikuluma nola entregatu ikasteko.
Lan bilaketa nola antolatu landuko dute laugarren fasean, banaka eta taldeka; ekainaren 13an izango da.
Eta azkenik, bosgarren fasean iritziak, hobetu beharrekoak, itxaropenak... aztertuko dituzte. Ebaluaketa eguna izango da, ekainaren 20a.
Izen ematea,
datorren astelehenera arte
Proiektu edo ikastaroan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute. Epea gaur zabaltzen da eta datorren astelehenera arte izango da aukera. Horretarako: 943 33 68 02 edo 943 57 54 24; marijo-m@hernani.net edo jaionea@ daiteke.com.