Liburuak trukatzeko gunea jarri du Liburutegiak

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 19a, 02:00

Udal Liburutegian Liburu­truk izeneko gune berria jarri dute martxan. Liburuak trukatzeko espazioa edo gunea da. Honako helburue­kin jarri dute martxan: «Gus­toko liburuak, behar ez ditugunak, beste jendearekin trukatzea. Irakurketak iradokitzeko beste bide bat irekitzea, eta berrerabilpena bultzatzea, birziklatze modu bat den neurrian», azaldu dute.

Egoera onean daude liburuak
Herritar guztiek erabili dezakete zerbitzu hau. Edonork, interesgarria den, egoera onean dagoen eta jada behar ez duen libururen bat baldin badu, bertara eraman dezake. Eta era berean, bertan bere intereseko zerbait ikusten badu, hartzeko aukera dauka. Gunea, Liburutegiko lehe­nengo eta bigarren pisuen arteko eskailburuan dago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!