Swing musikaren dantzaleku bihurtuko da Oialume

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 19a, 02:00

Swing dantzaldia antolatu dute Oialume dantzalekuan, maiatzaren 26an. Lau orduko saioa izango da, arratsaldeko 17:30etatik gaueko 21:30etara. Hasieran, Ana Minguez dantzari eta irakasleak klase ireki bat emango du, bertara­tzen diren guztiek swing musika eta lindy hopa dan­tzatzen ikasteko. DJ Patxi ariko da musika jartzen. Swing eta charleston musika jarriko ditu, besteak beste. Ondoren, Reunion Big Band taldea ariko da zuzenean, Savoy Ball Room bezalakoxea izango da. Talde hori, Donostiako Musikene ikastegiko ikasleek osatzen dute. Horrez gain, Donostiako Lindy Hopperrak izango dira bertan. 1930eko hamarkadan sortutako dantza soziala dantzatuko dute: lindy hopa (baita charlestona ere).

Sarrerak salgai bihartik, 6 euroan
Dantzaldiaren sarrera 6 eurokoa izango da, «Donostiako bi pintxo, gutxi gorabehera», azaldu dute antolatzaileek eta herritarrei animatzeko dei egiten diete. «Etorri daitezela dantzazaleak, musikariak, musikari ohiak, melomanoak, arritmikoak, gazteak, haurrak, helduak, helduagoak, heldugabeak... Baina heldu daitezela Oialumeko dantzalekura!». Sarrerak Kixkalen salgai egongo dira bihartik aurrera eta egunean ere bai, Oialumen. Frankie Manning gogoan Antolatzaileek gaineratu du­tenez, Frankie Manning 99th birthday eguna ospatuko dute, lindy hopa sortu zuen dan­tzari zenduaren omenez.

Garaiko janzkera eramateko gonbitea
1920 eta 1950 bitarteko garaiko janzkera gustoko dutenei ere egiten diete deia animatu eta dantzaldira eramateko.

SWING DANTZALDIA, OIALUME DANTZALEKUAN

- Ana Minguez dantzari eta irakasleak klase irekia emango du.
- DJ Patxik swing eta charleston musika jarriko du.
- Ondoren, Reunión Big Bandek zuzenean joko ditu swing doinuak, dantzarako aproposak
- Donostiako Lindy Hopperrak ere izango dira lindy hopa eta charlestona dantzatzen. n Bestalde, `Frankie Manning 99th birthday´ eguna ospatuko dute.
- Ordutegia: 17:30-21:30. n Sarrera: 6 euro.

*1920 eta 1950 bitarteko garaiko janzkera gustoko baduzu, eraman ezazu!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!