Bost hernaniarrek domina, Gipuzkoako Txapelketan.

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 19a, 02:00

Joan den astean Gipuzkoako atletismo txapelketa jokatu zen, aire librean, kadete, jubenil, junior eta beterano mailakoa. Hernaniko 13 atletek hartu zuten parte, eta bostek lortu zuten domina. Urrea: Manex Iradik, kadete mailan, 600 metroko proban eta Xabier Barberenak, beteranotan, 800 metroko proban. Zilarra: Txelu del Solek, beteranotan, 800 metroko proban. Eta zilarra: Maialen Pavonek kadetetan, jabalina proban; eta Ane Lopez de Arregik, jubenil mailan, luzeera proban; 5,39 metroko mi­ni­ma eginda, Espainiako txapelketarako sailkatu zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!