Txalaparta doinuek alaitu zuten egun iluna.

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 19a, 02:00

Eguraldi txarrak ez zuen festa zapuztu. Egun haundia zuten atzo txalaparta zaleek, eta gogoz disfrutatu zuten Atsegindegira gerturatutakoek. Eguerdi partean, erromeria egin zuten Musika Eskolako dul­tzaina, alboka, txistulari eta trikitilariekin. Bapo bazkaldu ostean, jaialdiak markatu zuen festa. Hernaniko txalapartariak eskaini zuten espektakulua, eta baita inguruko herrietatik etorritakoek ere. Zuaznabartarrak eta Goikoetxea­tarrak ere, aritu ziren makilak astintzen. Lau eguneko festarekin bukatuta, datorren urtera bidean, tartea izango dute pieza berriak ikasi eta entsaiatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!