Ilusio bereziarekin jokatu da aurten Mus Txapelketa Gure Txoko elkartean, 25garren edizioa izan baita. Azken asteetan kanporaketak jokatu, eta aste honetan izan dute final haundia. Edizio honetako onenak Silvia eta Bengoetxea izan dira; eta azpitxapeldunak Sancho eta Joxepo.Ostiralean afari eder baten bueltan elkartu ziren guztiak eta ondo merezitako sariak jaso zituzten; txapelak eta garaikurrak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!