Garaipena beharrezkoa gaur, bigarren postua ziurtatzeko

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 19a, 02:00

Bi partidu geratzen dira denboraldia bukatzeko, eta Hernanik biak irabaztea du helburu. Garaipenak beha­rrez­koak ditu bigarren postuari eutsi eta play offa jokatu nahi badu. Urolaren kontra neurtuko ditu gaur indarrak. Hasiera batean ez du aurkari zaila izango; Urola etxean hobeto ari bada ere, den­boraldi kaxkarra ari dira egiten, partidu asko ber­dindu eta galduta. Zumarragako Argixao ze­laian jokatuko dute txuri ber­deek, 18:30etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!