Ohorezko Mailan beste urtebetez jokatzea, hori du helburu Hernanik. Azken pausua besterik ez zaio falta, azken bultzada, egi bihurtzeko. Alcobendasen kontra promozioko partidua jokatuko du gaur Landaren, bueltakoa. Eta hasiera batean, dena aldeko dute hirukoloreek: etxean jokatzen dute, 20 puntuko aldearekin.
Azken momentura arte ospakizunik ez
Zuhurtzia eskatu du klubak, lehendik ere badakite eta aldez aurretik ospatzen hasteak ez duela askorik laguntzen.
Alcobendasek talde indartsua du, eta batez ere, jokalari arriskutsuak: «hogei puntuko aldea zama psikologikoa izan liteke beraientzat, baina harrotasunaren pizgarri ere, izan daiteke».
Hernani bere partidua egitera aterako da, aurtengo guztietan bezala, barruan duten guztia ematera, burua goian, amore eman gabe. Zaleak bidelagun izango dituzte beste behin, azken erronka honetan.
«Azken ahaleginak
mereziko du»
Luze joan da denboraldia: lan asko, sufrimendu asko... Hernaniarrak konbentzituta dira, ordea, azken ahaleginak mereziko duela. Horregatik, dei egin diete zaleei, eurekin batera, azken bultzada ematera jaisteko.
Atsedenaldian Fagollagan otordua zozketatuko da, bazkide eta laguntzaileen artean.