Borregeita bost lagunen artean bi kontainer bete zituzten, zaborrez

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 19a, 02:00

Urumea bazterrak gar­biago daude atzotik. Her­nani, Ere­ño­tzu, Goizueta eta Aranoko Udalek egin zuten deia, ibai bazterrak auzo­lanean garbi­tzeko. Egural­dia ez zuten lagun izan, eta nabaritu zen boluntario kopuruan, eta garbiketa egi­tarako orduan. Hala ere, Her­nani eta Ereñotzu artean 30 boluntario aritu ziren, heldu eta gazte, Urumea garbitzen; Aranoren kasuan 15 inguru. Goizuetarrek gar­­­biketa lanak atzeratzea erabaki zuten eguraldi txa­rra zela eta; datorren astean egitekoak dira.


Bi kontainer, beteta
Antolatzaileek Kronikari aitortu ziotenez, ez zuten nahi adina garbitzerik izan: «Urumea leporaino zeto­rren, eta bazterrak urak har­tuta zeuden. Beraz, ezi­nez­koa izan zen nahi adin za­bor jasotzea». Hala ere, baldintzak kontuan izanda, gustura zeuden egindako garbike­tarekin: «garbiketa guztia kontuan izanda, bi kon­tainer bete ditugu, 2 metro kubikokoak baikoitza. Be­raz, ez dago gaizki».


Guratrans proiektuko ekimenetako bat
Atzoko eta etorkizuneko gar­biketa eta ekimenak Gu­ratrans proiektuaren ba­rruan daude. Proiektu ho­nek Europako dirula­gun­tzak ibai eta uraren gestiora bi­deratzen ditu. Kasu ho­netan, helburuetako bat da he­rrial­deek markatzen du­ten mu­ga gainditzea, esa­te­rako: Uru­mea ibaiak Nafa­rroa eta Gipuzkoa zeharka­tzen ditu; hau elkarrekin garbitzeko eta mantentzeko pausuak ematea da Guratransen helburuetako bat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!