Bi taldeek denboraldiko azken partiduak dituzte, asteburu honetan

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 18a, 02:00

Senior mutilek Gipuzkoako Ligako azken partidua jokatuko dute bihar 13:30etan, Kiroldegian. Bidasoa izango dute aurrez aurre. Neskak berriz, Euskal Herriko kopa jokatzen ari dira eta gaur izango dute azken partidua. Leioaren aurka jokatuko dute bueltako partidua, 13:30etan, Leioan. Joaneko partidua galdu egin zuten, diferentzia haundiarekin eta ez dute ezer jokoan. Bi taldeek aurrez, Euskal Herriko Liga jokatu dute eta oso denboraldi txukuna egin dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!