Euskadiko selekzioarekin jokatuko dute asteburu honetan, Hernaniko lau jokalarik. 18 urtez azpiko taldean ariko dira: Olaia Auzmendi eta Sara Navarro. Eta senior taldean: Marta Tejero eta Irati Ormazabal. Selekzioko bi talde horiek Emakumeak uztartzean izeneko Zazpiko Herriarteko Txapelketan hartuko dute parte, Bretainian. Goi mailako arerioak izango dituzte: Bretainiako selekzioa, Pariseko konbinatuak, Ingalaterrako taldeak... Datorren astean jokatuko duten Pariseko Herriarteko Txapelketa prestatuko dute Bretainian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!