2004ko udazkenean, Eric Bertran 14 urteko gazteak web orri berria sortzen du, Harry Potter eta La orden de Fenixen inspiratuta. Katalanaren defentsa egitea da bere asmoa. Gau batean, antiterrorista brigadako 30 guardia zibil etxean sartu, eta terrorista informatikoa izatea leporatzen diote. Istorio hori kontatzen duen Fenix 11.23 pelikula jarriko dute Biterin, gaur 19:30etan eta 22:30etan, eta bihar 19:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!