ezustean harrapatu du Nerea Uralde notiziak: «ez nuen inondik inora San Joanak iragartzeko lehiaketa berriz irabaztea espero. Apirila bukaeran jakin nuen eta ordurako galdua nuen itxaropena. Irripartxo bat atera zitzaidan, noski, jakitean... horrelako notiziek beti ematen baitute poza». Bigarren urtez jarraian, Nerea Uralde andoaindarrak irabazi du lehiaketa, eta Kronikari, erabilitako elementuak eta teknika azaldu dizkio.
San Joanak erraz
identifikatzeko kartela
Kartela ikusi eta festekin segituan identifikatzea edo lotzea izaten da egileen asmoetako bat. Nerea Uraldek badaki hori, eta aurten Azeri Dantzan erabiltzen diren elementuak jarri ditu indibidualki, osotasun bat emanaz: «maskuri bila hasi nintzen; pare bat hiltegietan galdetu nuen lehendabizi, eta azkenean konfiantzazko harakinak lortu zizkidan bi. Plazako lur berezia azaltzea ere nahi nuen. Eta bi horiei, beste elementu bat gehitu nien, soka. Eta guzti hau zehaztuta nuela, kartela egitea besterik ez zitzaidan falta. Photoshoparekin letren artean su pixka bat jarri, eta bukatzeko axeriaren islada maxkurian. Hitz gutxitan, hori da kartelaren deskribapena».
Denboraz justu xamar ibiltzen den horietako da Uralde, eta joan den urtean Kronikari aitortu zion moduan, aurten ere goizean goiz etorri zaio inspirazioa: «etxea lasai egoten denean aritzen naiz gustora. Goizean goiz esnatu, gosaldu, ordenagailu aurrean jarri... orduan izaten ditut ideiak frexko-frexko. Etxeko xagutxoak esnatzen direnean, akabo bakea!».
Hernanirekin lotura,
betidanik
Andoaindarra bada ere, txikitatik bizi izan ditu San Joanak, familia asko baitu Hernanin: «aiton-amonak, osoba-izebak, lehengusuak... Hernanin bizi ziren, eta orain, aitaren anai-arrebak eta nire anaia ere bizi dira, beraz...»
Lehiaketa bat baino gehiago irabazitakoa da
Hernaniko lehiaketa bigarren urtez jarraian irabazi izana ez da kasualitea. Uraldek sari asko ditu aurretik irabaziak, tartean, hauek: Emakumeen Nazioarteko Egunekoak, Andoaingo San Joanak eta Santa Kruzak, Oiartzungoak...».