«Tanzaniako bidaia ez dut berehalakoan ahaztuko»

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 19a, 02:00

Leku askotara joan izan zara arrantzara. Zein dituzu gogoan?
Penintsula osoan izan gara eta hor Galizia eta Cadiz bereizten ditut. Portugalen ere izan naiz, Marruekos ez da batere txarra... eta urrutiago, Bretainia, Irlanda, Tanzania, Madeira, Azores... Azores letra haundiekin jarriko nuke, zoragarria delako: basatia, inor ez, ikaragarri berdea eta polita...

Arrantzarako onenak?
Denek daukate bere puntua. Marruekosek adibidez bizitza haundia dauka, Irlandan ma­riskoa barra-barra... Irlan­dan ez dute estimatzen daukatena. Behin txangurro bat harrapatu eta han arrantzan ari zen bati eskaini genion. Hark ezetz, ez zuela nahi, eta badakizu zer eskaini zigun? Berdela!

Arrantzara bakarrik joaten al zarete?
Lekua ezagutzea gustatzen zaigu, eta batez ere, itsaso hu­ra ezagu­tzea. Hori da eraman ohi dugun ekipaje guztia: arrantzakoa. Madeiran adibidez, joan ginen, eta hango arran­tzaleei eskaini genien beraiekin joango ginela, eta trukean arran­tzatzen genuen guztia beraientzat. Ezetz esan ziguten, eta guk, lehorretik uretan sartu, eta egun horretan arran­tzatu genuen guztia be­raiei eman genien. Hu­rren­go egunetik beraiekin eraman gintuzten, egunero.

Tanzania ere aipatu duzu. Oso ezberdina al da?
Tanzaniako bidaia, Zanzibar islara, oso berezia izan zen, ez dut berehalakoan ahaztuko. Hilabete arraia jaten. Ez ge­nuen au­rrez ezer pres­tatu. Guk uste baino ga­res­tiagoa zen, eta guk xoxik ez. Arrai pozoitsu asko, marrazoak, suge pila bat! Eskorpioi-arraia... Ten­tsio batean ibili be­har zen han! Asko harrapatzen ge­nuen, eta harekin bizi ginen. Trukea egin ge­nuen pare bat aldiz, oilaskoagatik adibidez. Han ikusi nuen inoiz ikusi dudan arrai haundiena: 200 kg-ko lotxa bat! Hori da, konparazio batera, urpean bazoaz, eta furgoneta bat pasatzea zure aurretik! Baina gauzak atera ere gaizki egin zitzaizkigun: nik bi aberia egin nituen itsasoan. Bat, hemen famatu egin diren fragata portugesa horietako batek heldu zidanean... gaizki pasa nuen. Eta bestea Arrai-zirujanoa deitzen diotenari heldu nionean: behatz potoloan se­kulako ebakia egin zidan... Zi­rujanoa deitzen dio­te, atzeko isatsean bi laban di­tue­lako, eta nik jakin ez!

Munduan nola ikusten dute urpeko arrantza?
Leku batzuetan oso modu naturalean. Pazifikoan beti egin izan dute, eta oraindik ere bai. Kolonbian, adibidez, hortik bizi dira asko, eta ofizio gisa daukate. Egia esan nik azpimarratuko nuke gau­za bat: urpeko arrantza da arran­tza selektiboena. Arrai txikiak ez ditugu harrapatzen. Baina hemen ezin gara hortik bizi.

Eta izango duzu ba lekuren bat ikusi ez duzuna eta gustora joango zinatekeena?
Leku asko, baina bat aukera­tzeko Pazifi­koa daukat bu­ruan: Panama, Kolonbia, Ni­karagua...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!