Mutilen bigarren taldea mailaz igo da, sekulako denboraldia eginda.

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 18a, 02:00

Futbolean Hernanik ziurtatuta dauka etorkizuna urte batzuetarako. 22 urteko mediara iristen ez den taldeak sekulako denboraldia egin du, eta datorren urtean Erregionalen Gorengo mailan jokatuko du, aurten Erregionalen 1go mailan urte bikaina eginda. Partidu bat falta dute denboraldia bukatzeko, eta bigarren postuan dira sailkapenean. Horrekin segurua da mailaz igotzea, eta gainera, bihar aukera izango dute lehenengo postuan geratu, eta liga irabazteko finala jokatzeko. «Bukaera polita emango genioke aurtengo denboraldi onari» dio Juan Mari Otaegi entrenatzaileak. Otaegik dio Hernanik etorkizun oparoa daukala gazte koadrila honekin: «19 urteko harri-bitxi asko dauzkagu, teknikoki oso onak, eta oso serioak. Batzuk dagoeneko ari dira lehenengo taldean jokatzen, eta besteek ere izango dute aukera horrela segiz gero».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!