Txantxangorrin gazteentzako irteera antolatu dute ekainaren 8an Kanpezura. Santa Krutzeko lakuan arrantza egiteko aukera izango da. Umeek bazkaria eta arrantzarako tresnak eraman beharko dituzte, baldin badituzte behintzat. Egunean zehar baita ere marrazki lehiaketa, idazlanak eta txisteak antolatu dituzte. 14 urte azpiko gazteek heldu baten laguntzarekin joan beharko dute. Bidaiaren prezioa 10 eurokoa da umeentzat eta 15 eurokoa helduentzat. Izen ematea, elkartean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!