Espetxeetara gutunak bidaltzeko mahaia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 18a, 02:00

Preso eta iheslarien senideek kanpaina bat jarri dute martxan eta mahaiak jarriko dituzte gaur (11:30-13:00 Plazan) Reau Sud Franciliengo espetxera (Frantzia) eskutitzak bidaltzeko. Senideek azaldu dute, Euskal Herriko 4 preso daudela kar­tzela horretan eta horietako 3k bistarekin arazoak dituztela. «Bat oso egoe­ra larrian dago, itsua ge­ratzen ari da, eta behin eta be­rriro eskatu dute mediku of­tal­mologo bat espetxean sar­tze­ko. Ez diote kasurik egiten». Eskutitzak espetxeko zuzendariari bidaliko dizkiote, mediku bat sartzeko eskatuz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!