Moto burrunda gaur Tilosetan, zaleen gozamenerako

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 18a, 02:00

motoak gogoko dituzula? gaur arratsaldean ez da bu­rrundarik faltako Tilosetan. Kataluniako 21 motorista in­de­pendentista Euskal Herria ezagutzen ari dira, eta gaur Hernani dute helmuga. Tilo­setan dira atsedena hartu eta moto munduarekin interesa duten herritarrekin elkar­tzekoak. Egindako kalkuluen arabera, arratsaldeko 17:30ak aldera iritsiko dira eta ordu erdi edo hiru ordu laurden inguru egongo dira bertan. Beraz, zaletasuna duten guztiak gonbidatu dituzte, gerturatu eta ezagutzera. Hernani ezagututa, bertako beste tradizio bat probatzera joango dira: sagardoa. Sagar­dotegian dute hurrengo pa­rada. Eta bihartik aurrera, Euskal Herria ezagutzeko bidaiarekin jarraituko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!