Ereñotzu, Fagollaga eta Larre Gain artean, igandeko buelta

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 17a, 02:00

Ereñotzuko bailaran zehar mendi ibilaldiak antolatu dituzte. Joan den hilean egin zuten aurrenekoa, eta igande honetan dute bigarrena, Ereñotzu, Fagollaga eta Larre Gain bitartean. Asmoa da hilabetero bat egitea, eta momentuz, beste bi ibilbide dituzte zehaztuta: ekainaren 30ean Larregain, Trikuharri eta Akola inguruan; eta uztailaren 21ean Latxe, Usuko Erreka eta Akolan barrena. Iganderako hitzordua 09:30etan egin dute, parkean. Ibilaldia 2-4 ordu artekoa izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!