Sortuk herri batzarra egingo du gaur.
Udalean izango da, 19:30etatik 21:00etara.
SORTU Hernaniko Herri Kontseiluak herri batzarra deitu du gaur Udaleko areto nagusian. Deialdi berezia egin diete interesa duten herritar guztiei, azaltzeko. Batzarra 19:30etan hasiko da eta 21:00ak arte luzatuko dela jakinarazi dute.
Bost gai landuko dituzte batzarrean, ondorengoak: Sortu Hernaniren funtzionamendua eta plangintza; maiatzaren 30eko Greba Orokorra eta alternatiba sozio-ekonomikoa; Zero Zabor politika; bandera espainiarra Udalean eta Etor Lurreko kasua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!