Palestinako hodamendia gogoan, gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 16a, 02:00

Dokumental proiekzioa Biteri kultur etxean izango da gaur, 19:00etan

palestinako Nakba go­goratu eta hauen eskubideak aldarrikatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu aste osoan Palestinaren Alkartasuna taldeak. Hernanin, dokumental proiekzioa izango da gaur, 19:00etan, Biterin.

«Nakbak jarraitzen du, 64 urte eta gero»
Nakba Palestinan 1948­ko maiatzaren 15ean gertatutako hondamendiari deitzen zaio. Israelgo sionismoak Pales­tinako herritarren hiru laurdenak bota zituen euren etxe­etatik, ondasunak kendu zizkieten, herriak txikitu zi­tuzten... «euren memoria eta identitatea ezabatzeko». Pa­lestinarekin Al­kar­tasuna taldeak dio, 64 urte eta gero Nak­bak jarraitzen duela, eta Israelgo estatu sionistak edozein medio edo metodo erabiltzen jarraitzen duela Pa­lestina mapatik borratzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!