Txalaparta, hamargarren mendean Txinara iritsi zen instrumentua

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 16a, 02:00

Hitzaldia emango du gaur Daniel Garcia de la Cuesta asturiarrak Biterin, 19:30etan. Bihar, emanaldi berezia eta Txalaparta party aparta antolatu dituzte. Egun haundia larunbatean izango da.

musika Es­kola berria mar­txan jarri, eta berehala izan zen Hernanin Txalaparta ikasteko aukera. Hogeita zaz­pi urte pasa dira ordutik, eta Musika Eskolak lanean jarrai­tzen du, soinu-tresna hau eskola barruan eta kanpoan zabaltzeko. Hori horrela, klaseez gain, joaldiak an­tola­tzen dituzte tarteka Her­nani eta inguruko herrietan. Eta urtean behin, Txa­laparta Topa­keta. 27ga­rren edizioa izango da aurtengoa, eta gaurtik larunbatera, egunero izango dira ekintzak: hitzaldiak, emanaldi bereziak, Hernani eta inguruko herrietako txalapartarien topaketa....

Txalaparta, mugak pasa dituen soinu tresna
Daniel Garcia de la Cuesta asturiarrak hitzaldia emango du gaur Biterin. Ikerketa egin du, Asturiaseko mo­nastegi batean tabla tañidari buruz aurkitutako 200 dokumentu ingururekin. X eta XIIIgarren mende bitartekoak dira dokumentu horiek, eta bertan azaltzen da, besteak beste, instrumentu honek izan zuen zabalkundea. Ku­tsu erlijioso eta filosofikoko ospakizunetan entzuten omen zen asko txalaparta, eta Mediterraneo itsasotik, Europara eta Txinara ere, heldu omen zen instrumentua.

Sagar Mekanikoa eta Txalaparta party aparta, bihar
Txalaparta jotzeko erabiltzen den materialaren eboluzioa eta berrikuntza etengabea da. Biharko Sagar Mekanikoa emanaldian pausu bat gehiago emango dute bide horretan, eta elektronika eta txalaparta uztartuko dituzte. Ema­naldia, 19:30etan, Biterin. Eta gauerdian, tra­dizioa bi­hurtu den Txa­laparta party aparta antolatu dute, Atxur tabernan.

Festa, larunbatean
Egun haundia larunbatekoa izango da. 12:00etan erromerian ibiliko dira Musika Es­kol­ako alboka, dultzaina, trikitixa eta txistu taldeak lagunduta. Ondoren, bazkaria antolatu dute; txartelak aldez aurretik erosi behar dira, 20 euroan. Eta arratsaldeko 17:00­etan hasiko da jaialdi nagusia: bertsolariak izango dira batetik; eta Hernani eta beste hainbat txokoetatik etorritako txalapartariak, bestetik. Merkatu txiki bat ere jarriko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!