Guraso eskola ostiralean, sendotzeak larunbatean eta kurtso bukaera igandean

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 15a, 02:00

Guraso eskola emango dute ostiralean, hilak 17, Inmakulada ikastetxean, 18:00etatik 20:00etara. Guraso eta seme-alaben arteko komunikazioaz ariko dira. Larunbatean, Pentekostes bezpera, sendotze sakramentua hartuko dute lau pertsonek 19:00etan, Parrokian. Eta igandean, eguerdiko 12:00etako mezarekin, Katekesiko haurrek eta familiak kurtsoa bukatuko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!