Suharri Rodriguez garaile, hiru pieza arrantzatuta

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 15a, 02:00

Urumeako txoko ezberdinetan egin zuten arrantza Hernaniko gazteek joan den igandean, Txantxan­gorrik antolatutako 43garren Amuarrain txapelketan. 10 pieza arrantzatu ziren guztira, 4 ordutan. Abilena Suharri Rodriguez izan zen; 3 amuarrain arrantzatu zituen, guztira 476 gramokoak. Bigarren Mikel Morales geratu zen, bi pieza arrantzatuta, 290 gramo guztira; eta hirugarren Gorka Lekuona 2 piezarekin eta 191 gramorekin. Amuarrain haundiena Aiert Rodriguezena izan zen, 219 gramokoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!