`Cuesta de la muerte´ ixteak sortu duen kaosa salatu dute EAJk eta H1ek

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 15a, 02:00

EAJ eta Hamaikabat alderdiek Cuesta de la muerte itxi izanak sortu duen kaosa salatu dute Kronikara bidalitako prentsa oharrean, eta Alkateari eskatu diote neurriak hartzeko, arazoa konpontzeko.


«Ez da Hirigintza Batzordea deitu arazoa konpontzeko»
Oharrean diote, 2013an Bil­duk erabaki zuela Udaltzain Zuzendari figura sortzea, eta inguruko herriko udaltzain bat ekarri zutela horretarako. Baita ere diote, maiatzaren 6an Hirigintza Batzordea deitzera konprometitu zela Gobernu Taldea, Cuesta de la muerteren itxierak sortutako arazoa eta Udal­tzainen Zuzen­dariak eta beraiek proposatutakoa azter­tzeko: «konprometitu ziren apirilaren 29ko Hirigintza Ba­tzordean lehendabizi eta apirilaren 30eko Plenoan ondoren». Bi alderdiek diote maia­tzaren 6a pasa dela, eta deialdirik ez dela egin: «ez dakigu Bilduk paso egin duen edo soluziorik emateko gai ez diren. Eta hala bada, zertarako daukagu Udal­tzain Zuzendari berria?»


EAJ-H1ek zenbait prosposamen
Oharrean diote, apirilaren 29ko batzordean EAJk eta H1ek proposamenak egin zituztela arazoa konpontzeko asmoz: «Eduardo Chillida pasealekua norabidez alda­tzea proposatu genuen Elkano-Latsunbeko trafikoa gutxitzeko... Joan den astelehenean proposamenak kontrastatzea zen gure asmoa».


«Ikerketa bat egin behar zen bidea itxi aurretik»
Bukatzeko diote, hain inportantea den bidea itxi aurretik ikerketa bat egin behar zela: «izango zituen ondorioak az­tertu behar ziren eta proposamen bat aurkeztu. Beste behin agerian geratu da Bilduren lan egiteko modua».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!