Euria medio, bi pelota partiduak Kiroldegian jokatu ziren.
ospatzeko gogoz ziren atzo Hernaniko baserritarrak, eta eguraldiak lagundu ez bazuen ere, izan zuten disfrutatzeko aukera. Kiroldegiko pelotalekuan jokatu ziren bi pelota partiduak, eta barre, txistorra pintxo eta sagardo tragoxka artean, ederki pasa zuten bertaratutako guztiek.
Bi partiduak nahiko parekatuak izan ziren. Palaz, Perez eta Jauregik irabazi zuten 30-24 Lucas eta Tijeroren kontra. Eta eskuz, Arrieta eta Lizeagak 22-19 Ojuel eta Lizeagaren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!