Dendak modernizatzeko dirulaguntza eskaera, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 14a, 02:00

Maiatzaren 14tik ekainaren 17ra arte egin daiteke eskaera, eta Dinamizazio bulegotik ahalik eta azkarren egitea gomendatu dute.

lokala eraberritu, ordenagailuak edo altzari be­rriak erosi... Hernanin dendak berritu nahi dituzten merkatariek dirulaguntza eskatu dezakete gaurtik ekainaren 17ra. Eskatzeko beharra edo aukera dutela uste dutenei ahalik eta azkarren egiteko gomendatu die Dinamizazio Bulegoak, uste baitute, dirulaguntza azkar bukatuko dela. Informazio gehiagorako: dinamizador@comercio-gipuzkoa.com helbidera idatzi edo 943 33 30 49 telefonora deitu; egoitza Ave Maria eraikinean dute.

Diruz lagundu ditzaketen inbertsioak
Zehaztu dituzte diruz lagundu ditzaketen inbertsioak. Batetik: altzariak, ekipamenduak eta lokal kanpoko nahiz barruko elementuak (errotuluak barne). Eta bestetik: informatika ekipoak, aplikazioak eta hauen osagarriak, beti ere merkataritzarako badira edo enpresaren gestiorako. Diruari dagokionean, di­rulaguntza eskuratzeko egin beharreko inbertsio minimoak ere, zehaztu dituzte: lokala eraberritzeko eta eguneratzeko, 2.000 euro; eta informatika ekipoetarako eta aplikazioetarako, 600 euro.

Zenbatekin lagunduko dute?
Lokala berritzea erabakitzen dutenek kostu totalaren %15eko laguntza jasoko dute, BEZa kontuan izan gabe. Informatika ekipoen kasuan, dirulaguntza kostu totalaren %20a izango da. Gehienezko dirulaguntza 12.000 eurokoa izango da saltokiko eta urteko. In­formazio gehiago: www. comercio-gipuzkoa.com helbidean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!